Uztaila heldu ahala, festaren giroa sumatzen da Igorren. Herriak, urtero bezala, San Kristobal jaiekin ospatuko du udaren erdiko beroa, auzokideen eta bisitarien arteko elkartasuna eta alaitasuna protagonista direlarik. Tradizioa eta berrikuntza uztartuta, jai hauek herriaren nortasuna erakusten dute: parte-hartzailea, bizia eta irekia.
Musika, dantza, antzerkia eta elkarrekin gozatzeko uneak ez dira faltako. Egitaraua herritarren ilusioz eta lan kolektiboaz osatu da, eta festak, beste behin, herria elkartzeko eta ospatzeko gune bihurtuko dira.
San Kristobalen izenean, ongi etorriak izan daitezela guztiak Igorren jaietara. Gora San Kristobal!
UZTAILAK 10
- 12:00 MEZEA (lehenago moduen kantaute)
- Ostean, LUNTXE (AMEren eskutik) eta herriko TRIKITILARIEK
UZTAILAK 12
- 10:00 ARAMOTZ oinez ezagutu
- 12:00 PAELLA lehiaketarako izen emotea
- 13:00 IGEL TXAPELKETEA
- 14:30 PAELLA AURKEZPENA
- 16:00 GOITIBERA LEHIAKETEA
- 18:00 TORTILLA lehiaketarako izen emotea
- 19:30 KALE ANTZERKIE «LEGEA GU GARA»
- 20:30 TORTILLA AURKEZPENA
- 22:00 ARANTZARTE jantza taldearen emonaldie
- 23:30 ERROMERIE «AKERBELTZ» taldeagaz.
- Ostean, «DJ JONKAS» KONTZERTUEK

