Orozkok, beste behin ere, bere festarik kutunenak ospatuko ditu 2025ean. Uda iristearekin batera, herria kolorez, musikaz eta alaitasunez jantziko da, eta auzotar zein bisitariek elkarrekin gozatzeko aukera izango dute.
Egitarau oparoa prestatu du jai batzordeak: musika emanaldiak, kale animazioa, herri kirolak, dantzak, haurrentzako jarduerak eta tradizioari loturiko hainbat ekitaldi izango dira egunotan.
Orozkoko jaiak herritarren parte-hartzearekin eta auzolanarekin egiten dira posible, eta aurten ere, giro bero eta hurbilean ospatuko dira. Festak ospatzeaz gain, elkar zaintzea eta errespetua izango dira oinarri nagusi.
EKAINAK 20 JUNIO
- 17:00 ESKOLARTEKO PALETA ETA ESKU PILOTA TXAPELKЕТА, olgetan euskal pilota taldea
- 19:00 IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUA, trikitixa, txalaparta eta pandero ikastaroko ikasleak
- 21:00 DANTZA EMANALDIA, ubixeta dantza taldea
EKAINAK 21 JUNIO
- 10:00 AZOKA
- 20:00 КONTZERTUA “OROZKO MOM AMOUR”, Agate Deuna Abesbatza eta Sociedad Coral Orduña
EKAINAK 22 JUNIO
- 13:00 BERTSO POTEOA: Igor Elortza eta Unai Iturriaga
EKAINAK 23 JUNIO
- 18:00 ОMENALDIA BLAS DE OTERO MUSEOAN, José Andrés Álvaro Ocaríz-en eskutík.
- 20:00 KONTZERTUA: GONTZAL MENDIBIL «HITZA GERATZĘN ZAIT”, BLAS DE OTEROREN POEMA MUSIKATUAK (Poemas de Blas de Otero musicados)
- 22:30 IKUSKIZUN PIROMUSIKALA ETA PIRULO ERREKEТА