Aurten Ibilaldiko, 46. edizioa ospatuko da maiatzaren 26an Getxoko San Nikolas ikastolan. Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi die urtez urte: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea, beti euskeraren alde eginez.
San Nikolas Ikastola
San Nikolas Ikastolaren historiari buruz hitz egiteko, 60ko hamarkadan kokatu behar gara. Getxon bertan ere, 1963.ean, Bilboko lehenengo Ikastola klandestinoaren ideia harturik, bederatzi familiak ekimen hau ausardiaz berea egin zuten eta San Nikolas Irakaskuntza Zentroa eratu zuten “ikastola” izena bera izkutatu beharragatik, ikasgela zein andereño bakarrarekin (Begoña Abaitua) eta hamabi ikasle zituelarik. 2023 urtean 1100 ikasletik gora, 700 familia aktibo eta 140 langile inguruk osatzen dute San Nikolas Ikastola kooperatiba elkartea. Udalerrian kooperatiba gisa eratutako ikastola bakarra da gaur egun.
Logoa eta Leloa
Logoak uretara txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen du. «Txonbo» Uribe Kostako zenbait udalerrietan eta Txorierriko mendebaldean erabiltzen den hitza da. Horrela bai lelo eta logoak osatzen duten irudia dinamikoa eta alaia da. Ibilaldian txonbo egitea da ideia. Era berean txonbo bizikidetzara, abenturara, Getxora, euskarara eta aurretik adierazitako balore ezberdinetan murgildu edo txonbo egitea proposatzen da.
Egon zaitez adi maiatzaren 26rako programazioa ikusteko!
Este año se celebrará la 46 edición del Ibilaldia el 26 de mayo en la ikastola San Nikolas de Getxo. Ibilaldia ha mantenido año tras año sus razones de origen: ser el festival de las ikastolas de Bizkaia, dar a conocer el proyecto educativo de las ikastolas y disponer de recursos para afrontar los nuevos retos, apostando siempre por el euskera.
San Nikolas Ikastola
Para hablar de la historia de la Ikastola San Nikolas, debemos situarnos en los años 60. También en Getxo, en 1963, asumiendo la idea de la primera Ikastola clandestina de Bilbao, nueve familias hicieron valientemente suya esta iniciativa y constituyeron el Centro de Enseñanza de San Nicolás por la necesidad de ocultar el propio nombre de «ikastola», con un solo aula y una señorita (Begoña Abaitua) y doce alumnos. La cooperativa San Nikolas Ikastola está formada por más de 1100 alumnos en 2023, 700 familias activas y unos 140 trabajadores. En la actualidad es la única ikastola constituida como cooperativa en el municipio.
Logo y Lema
El logo representa la salpicadura que se produce al saltar al agua. «Txonbo» es una palabra que se utiliza en algunos municipios de Uribe Kosta y en el oeste del Txorierri. Así la imagen que forman tanto el lema como el logo es dinámica y alegre. El Ibilaldi pretende hacer «Txonbo», bucear a la convivencia, a la aventura, a Getxo, al euskera y a los diferentes valores expresados anteriormente.
Hemen uzten dizugu 26rako egitaraua!
Ikastola Gunea / Zona Ikastola
- 11:00-13:00 ERRONKA DBH
- 11:00-12:00 ITXARTU DANTZA TALDEA
- 11:00-13:00 TOPAKETA HH
- 12:00-13:30 TOR MAGOA
- 13:00-14:00 ZURRUMURRUEN AURKAKO IPUIN KONTAKETA
- 13:30-14:30 KADIRA
- 13:30-15:00 ARGIA: UMEENTZAKO TAILERRA
- 14:00-16:00 HERRI BAZKARIA
- 15:00-16:00 BERTSOLARIAK
- 16:30-17:30 YOGURINHA
- 17:30-19:00 DJ KAKTUS
Herria Gunea / Zona Pueblo
- 11:00-12:00 KIMETZ ETA BIOTZ ALAI
- 11:00-13:00 TOPAKETA LH 5-6
- 12:15-13:15 ZASI ESKOLA ETA AGURRA DANTZA TALDEA
- 13:00-15:00 HERRI KIROLAK
- 13:30-15:30 HASZTEN
- 14:00-15:00 ZURIKETAN BELTZ
- 15:30-19:00 TAILERRAK ESKUBELTZ ESKAUT TALDEA
- 15:30-16:45 ITXAS ARGIA DANTZA PLAZA
- 18:00-19:00 BELE
Portu Zaharra Gunea / Zona Puerto Viejo
- 11:00-12:00 DJ MUXUTRITZZZZ
- 11:00-13:00 TOPAKETA LH 1-2
- 12:30-13:30 NAZKA
- 13:00-15:00 ZIRKO TAILERRA
- 14:00-15:00 ITZIARREN SEMEAK
- 15:30-17:00 XIBEROOTS
- 17:00-19:00 DJ BULL
Hondartza Gunea / Zona Playa
- 11:00-11:30 ESTITXU ROBLES
- 11:00-13:00 TOPAKETA LH 3-4
- 12:00-13:30 ZUNBA
- 13:00-16:00 EGURREZKO JOLASAK
- 14:00-15:00 KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOAK
- 15:30-16:30 GOAZEN
- 16:30-17:00 BITSA FESTA
- 17:00-19:00 BIDEAN ERROMERIA